fbpx Musika. DBH 1. Hegan | 9788498558807 | Librería segunda mano BolsaBooks
948 04 57 04 info@bolsabooks.com C/Esquíroz 28, Pamplona
Musika. DBH 1. Hegan
ISBN: 
9788498558807
Author: 
Calvillo, Antonio
García, María Cristina
Giráldez Hayes, Andrea
Müller, Ángel
Pardeza Solinís, Jaime
Rodríguez, Elena
Año: 
28-09-2022
Edición: 

Hegan 150 irakasle, espezialista eta ikasle baino gehiagoren bitartez kontzeptualizatutako hezkuntza-proiektua da, eta eskolaren beharrak jasotzen ditu. Herritar aktiboak, kritikoak eta globalak biltzen dituen ereduan sinesten dugu; beraz, etorkizunera begira jarri gara, eta aldaketa-eragile izateko erronka bota diegu irakasleei, ikasleei eta familiei. Hegan proiektuak aldaketa txiki handiak eragin nahi ditu.Proiektu globala da, ikasle guztiek ikas dezaten sortua, eta beren gaitasunak garatu ditzaten eta ikasitakoak beren bizitzara eraman ditzaten taxutua. Ikasteko ingurune birtuala dauka, eta hari esker, askoz errazagoa da komunikazioa, eta askoz eraginkorragoa, ikasteko modua.Hegan proiektuak lau printzipio nagusi ditu:                                                                                                                       - Gizarte-eraldaketarako beharrari erantzuna ematea.- Beste pertsona-eredu bat garatzea.- Curriculum berriak planteatzen dituen erronken aurrean laguntzea.- Bidezko eta kalitatezko hezkuntza bermatzea, pertsona guztientzako ikaskuntza-aukerak sustatuko dituena.Proiektuak ardatz hauek ditu:- Herritartasun globala. Proiektu honetan ardatz nagusitzat hartzen da?herritartasuna, eta bi esku-hartze eremuren bitartez garatuko dugu: Garapen Iraunkorrerako Helburuen bitartez eta zaintzaren etikaren bitartez. Zeharkako sekuentziazio batetik abiatuko gara, jasangarritasun-helburuak eta Zaintzen ikastea gaitasunarekin lotutako helburuak modu global batean lantzeko arlo guztietan. Horrez gain, Hegan proiektuak Hezkuntza emozionalerako programa bat du; programa horrek, hain zuzen ere,?gaitasun emozionalak zorroztasunez, jarraitutasunez eta koherentziaz garatzea zein garrantzitsua den nabarmentzen du, eta ikasleak, irakasleak eta familiak batzen ditu.- Ikaskuntzaren pertsonalizazioa. Hegan proiektuarekin, hezkuntza pertsonalizatuaren alde egiten dugu, curriculumaren berezitasunetara eta ikasgelaren beharretara ondoen egokitzen diren ikaskuntza-ibilbideak sortu ahal izateko, eta balioan jartzen da irakasleen eta ikastetxeen autonomia pedagogikoa; horregatik:* Bloketan biltzen ditu edukiak.* Zeharkako sekuentziazioa ezartzen du arlo desberdinetan, Ingurunearen Ezaguerako edukietatik abiatuta Lehen Hezkuntzan.* Ingurune digitalean materiala editatzeko aukera ematen du.* Bi sekuentziazio-aukera ematen ditu: bertikala, edukien arabera antolatua, eta horizontala, gaiaren arabera antolatua.- Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza. Bizipenetan oinarritutako ikaskuntza induktiboaren alde egiten dugu. Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza-prozesua osatzen duten elementu guztiak ikaskuntza-egoeratan antolatzen dira, eta egoera horietan, gaitasunak eta jakintzak praktikan jarri behar dira, modu integratu batean, arazo motibatzaile, garrantzitsu eta esanguratsu baten bitartez. Ikasleak modu praktikoan egingo du lan ikaskuntza-egoera bakoitzean, IKASTEN ikaskuntza-sekuentziari jarraituz, eta, amaieran, entregagai bat egin edo erronka bat gainditu beharko du.- Ebaluazio integrala. LOMLOE legearen curriculum-egituran xedatzen denez, ebaluazioa ezarritako gaitasunen garapen-mailan oinarritu behar da. Eskema horri jarraituz, Hegan proiektuak ebaluazio integralerako eredu bat aurkezten du, gako-ebidentzietatik abiatuta.- Aniztasunari arreta. Hegan proiektuak ikaskuntzaren irisgarritasunerako neurriak eskaintzen ditu, ikasle guztiek beharrezko gaitasunak, hau da, hezkuntza-legeak ezarritako helburuak lortzeko behar diren gaitasun guztiak, garatzea bermatzen dutenak. Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) kontzeptura egokituta dago, ikasle guztien beharrak aintzat hartu ahal izateko, eta modu global batean lantzen da aniztasuna, hauen bitartez, zehazki:* Gaitasunetan oinarritutako metodologia.* Edukien aurkezpen bisuala.* Ikaskuntzako aldamio-egiturak ematen dituzten zehar-programak (Lankidetzan lan egiteko programa, Pentsatzen ikasteko programa, Adierazpena lantzeko programa).* Etapa-aldaketa errazten duten materialak.* Curriculum-egokitzapenak.* Baliabide espezifikoak, hala nola paperezko app-ak, fitxak, material manipulatiboa, txantiloiak, tutoretza-bideoak, zailtasunaren arabera katalogatutako jarduerak... 

Asignatura: 
Communities: 
Formato: 
Tapa blanda o Bolsillo
Dimensions: 
22.50cmx29.00cmx0.80cm
Weight: 
492.00
Pages: 
160
Idioma: 
Vasco / Euskara

Compra tu libro de segunda mano

Seleccione el nivel de calidad que desee y después indique cantidad. ¿Qué es esto de los niveles?
Nivel Existencias Tienda Precio Seleccionar
Nivel 1Fuera de Stock
Nivel 2Fuera de Stock
Nivel 3Fuera de Stock
Nivel 4Fuera de Stock
Nivel 5Fuera de Stock
 
  Añade una alerta  
Si quieres en cuanto recibamos un ejemplar de este libro te avisaremos por mail para ello pulsa el botón de Añadir Alerta.
Añadir AlertaRecuerda que otros clientes también pueden estar buscando el mismo libro, por eso es importante que lo compres o reservas lo más rápido posible.

© Bolsabooks.com