1190. urteko Santa Katelina egun batez hasten da nobela hau, Gaztelako Alfontso VIII. erregeak Haro familiaren laguntzarekin Nafarroako Antso VI. erregeari Bizkaia kendu zionetik urte gutxira. Geroztik, Durangaldea bi erresumen arteko muga azpikeria politikoen jokaleku bihurtu da. Bertako tenentea, Petro Latrone, Didaco Lupi Harorekin azpilanetan dabil, Gaztelaren eskutik boterea handitzeko. Nafarroako erregeak, ordea, arretaz zelatatzen ditu muga-eskualde horretako jauntxoen jukutriak, bere erresuma eta herritarrak barneko nahiz kanpoko etsai guztien erasoetatik geritzatzera deliberatua. Mila Salterainen eleberri koral honetan Errikardo Lehoi-Bihotza, Antso VII.a, Berengela eta gisako pertsonaia historikoak Peru itsuarekin, Anglesa serorarekin edo Prudentzio sasikoarekin nahasten dira. Denen artean garai gatazkatsu baten irudi bizia eskaintzen digute, gure historiaren idegurutze erabakior batekoa. Erresumaren ilunsentia hasi zenekoa.
Compra tu libro de segunda mano
Si quieres en cuanto recibamos un ejemplar de este libro te avisaremos por mail para ello pulsa el botón de Añadir Alerta.
Añadir AlertaRecuerda que otros clientes también pueden estar buscando el mismo libro, por eso es importante que lo compres o reservas lo más rápido posible.